Laxoa Elkarteak eguberri ona opa dizue denoi. Ongi pasa bestak!!
Paxaka finala
Igandean jokatuko da paxaka txapelketako finala Iruritako Aranabia pilotalekuan. Finala Erratzu eta Oitzek jokatuko dute. Erratzuko taldea Gorka Urtasun, Manu Irigoien eta Kaiet Itoizek osatuko dute. Oitzko taldea Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabalek. Iazko finala errepikatuko da beraz. Azken aldian, Erratzuko taldeak markagailu estu batekin lortu zuen txapela. Aurtengoan, Oitztarrek mendekua hartzeko aukera izango dute.
Erratzu eta Oitz finalean berriz ere
Igandean jokatu ziren paxaka txapelketako final erdietako bi partiduak. Kasualidadez, iazko finalerdiko taldeek jokatzen zuten partiduak eta iazko emaitza berdinak errepikatu ziren ia-ia.
Paxaka txapelketako final erdiak
Igande honetan, arratsaldeko 4:30etatik aurrera, jokatuko dira paxaka txapelketako final erdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Joan den astean lortutako sailkapenen arabera erabaki dira final erdi hauek eta ligaxkan izan zen parekotasuna ikusita, partidu gogorrak espero dira.
Ligaxkako emaitzak
Igandean jokatu ziren paxaka txapelketako ligaxakako partiduak 5 jokutara. Hauek izan ziren emaitzak: [Read more…] about Ligaxkako emaitzak
