Larubatean, Labaiengo plazan, jokatu zen Baztan – Erreka desafioa. Azken urteetan baztandarrak garaile izan badira ere, aurtengoan, Errekak lortu zuen garaipena, 7 – 3ko markagailua jarriz. Plazara gerturatutakoak aukera ederra izan zuten partidu polita batetaz gozatzeko.
Kategoriarik gabe
Laxoa motza erakustaldia Iruritan
The Moment taldeak eman dio 20. txapela Donezteberi
Laxoa Txapelketako XXXIX. edizioak badu txapelduna: Doneztebe The Moment.
Doneztebarrek egindako lehiaketa bikainari amaiera ezin hobea eman zioten atzokoan, Irurita Migueleneren nagusitasunarekin akituz (azkeneko hiru txapelketak irabazi dituen taldea).
Parez- pare Doneztebe Avia izan zuten, bere lehendabiziko finalean. Emaitza kontra izan bazuten ere, momentu onak izan zituen norgehiagokak, eta Oitzeko plaza bete zuen zalegoak disfrutatzeko aukera izan zuen.
Hasieratik nagusi izan ziren irabazleak, 3-0 eta 4-1eko partzialekin. Hor Doneztebe Aviaren unerik hoberena etorri zen, markagailuan lau eta hirukoa jarriz. Baina Doneztebe The Moment ez zen kokildu, bere joko onari eutsi zion eta zuzenean bederatzira joan ziren. Nabarmendu Pascual Bertiz eta Julen San Miguelen partidua. Pilotari ematen dioten abiadura ikaragarria da. Gainera, Javi Bertiz eta Jokin Arraztoa koartoen laguntza bikaina eduki zuten.
Doneztebe Avia bere arerioa baina guttiago izan zen atzokoan, baina aipatzeko da osotu duten txapelketa bikaina.
Goizean jokatutako hirugarren eta laugarren posturako partiduan emozioa ez zen falta izan. Azkenean Irurita Miguelene nagusi izan zen Arraioz Sagardiaren kontra 9-8 irabaziz.
Sari banaketan Dori Lopez eta Josu Juanices egon ziren Nafarroako Gobernua ordezkatuz, Pilotarien Biltzarreko Joxe Artetxe eta Alberto San Miguel Oitzeko herriaren partez. Laxoa Elkarteko Tiburcio Arraztoa aurkezle lanetan.
Goraipatzekoa Oitzeko plazan izandako giro bikaina , Laxoaren urteko egunik nagusienean.
FINAL HANDIA
Azkenean iritsi da abuztuako lehen asteburua eta azken urteetan gertatu de bezala, horrekin batera laxoa txapelketaren finala iritsi da. Dagoeneko 5 hilabete pasa dira txapelketa hasi zenetik eta dagoeneko 2 taldek bakarrik borrokatuko dute txapela lortzearren. Aurtegoan, iaz gertatu zen bezala, derbia izango dugu, baina aurtengoan Doneztebeko 2 taldek jokatuko dute: “The Moment” eta “Avia”. Bi taldeek erakutsi dute txapelketako oberenak izan direla, eta ligaxkan, hain zuzen ere, oso parekatsu bukatu zuten. [Read more…] about FINAL HANDIA
Doneztebe Avia da bigarren sailkatua
Joaneko partiduan Doneztebe Avia 9-3 argi baten bidez Arraioz Sagardiaren kontra gailendu bazen ere, komentatu genuen kontua ez zegoela inolaz ere erabakita, eta hori argi azaldu da gaurkoan.
Partidua orekatu hasi da eta bazirudien doneztebarrek ez zutela larritasun haundirik pasako finalerako txartela lortzeko. Jabiertxo Almandoz sake desberdinak egiten min egiten zuen, Asier Mutuberria ere sendo errestoan eta bi kuartoen lana ere goraipatzekoa.
Izan ere, 3-4a eskura izan dute jokaldi eztabaidagarri batean, baina azkenean jokoa etxekoen alde erori da. Hortik aintzinera arraioztarrak jaun eta jabe izan dira. Mindegiak bere sake bikaina plazaratu du, partidua erabat aldatuz, markagailuan zortzi eta hirukoa jarriz.
Eta hor, momenturik erabakigarrienean, Doneztebe Aviak laugarren jokua lortu du, lehen aldiz final bat jokatzeko eskubidea bereganatuz. Doneztebe The Moment izanen dute arerio, datorren larunbatean Oitzeko plazan, 17:30etatik aintzin.
Goraipatzekoa bi taldeek emandako ikuskizuna, kanporaketa zigarria osatuz. Eta gehienbat, momentu latzenetan ere, azaldutako kiroltasuna. Adibide bikaina, bai horixe!!!
