Doneztebe The Moment-ek irabazi du Nafarroako Laxoa Txapelketa berriz ere. The Moment taldeak, laugarren aldiz jarraian irabazi du laxoa txapelketa nagusia, hori bai, aurtengoan, izerdia bota behar izan dute. Erran bezala, txapel hau jarrain irabazitako laugarrena da, baina ez dituzte lau “bakarrik”, aurretik beste 3 irabaziak ere bazuten, beraz, zazpigarren txapela da beraientzat 2013az geroztik.
Aurtengo Txapelketa
Final erdiak
Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en arteko itzuliko partidua larunbatean, uztailak 26, arratsaldeko 5etan jokatuko da. Itzuliko partidu honekin, finaleko partiduak erabakita geldituko dira.
Oitz A lehen finalista!
Badaukagu aurtengo lehen finalista!! Igandean, Oitztarren arteko itzuliko partidua jokatu zen. “Zaharrak” joan den astean lortutako 2 jokuko abantaila txikiarekin kontatzen zuten, baina bagenekien partidu gogorra izango zela eta horrela izan zen. Itzuliko partidua ere 9-7 bukatu zen, baina oraingoan, gazteen alde. Beraz, arauek erraten duten bezala, berdinketa kentzeko 3 jokuko partidua jokatu behar izan zuten, eta bertan, Oitz Ak irabazi zuen 0-3ko emaitzarekin. Beraz, Oitz Ak lortu du abuztuak 3ko finalerako lehen txartela. Iaz ere finalean egon ziren, baina ez zuten garaipena lortu. Seguru aurtengoan, iaz lortu ez zutena lortzen saiatuko direla!
Final erdietako ordutegiak
Partidu gehiagorekin gatoz asteburu honetan. Joaneko partidua eta gero, Oitztarren artekoa itzuliko partidua jokatuko da igande honetan. Oroitarazten dizuegu, lehen partiduan Oitz Ak 9-7 irabazi ziola Oitz Bri, beraz, abantaila txiki bat izango dute itzuleko partidu honetarako. Partidua igandean izango da, arratsaldeko 6etan. Seguru partidu polita ikusteko aukera izango dugula.
Oitz Ak irabazi du lehen partidua
Igandean jokatu zen Oitztarren arteko lehen final erdia. Joan den astean erran bezala, bi taldeak nahiko egoera onean etortzen ziren eta partidu parekatsua espero zen. Eta horrela izan zen, izan ere, azkeneko markagailua 9-7 izan zen, Oitzko “zaharren” alde.