Azken asteetan zehar Gazteen Laxoa Txapelketa 2026 jokatu da, Baztan eta Malerrekako gaztetxoak elkartuz. Sei taldek parte hartu dute ligaxkan, eta partida ugariren ondoren, dena prest dago txapelketa amaitzeko.
Ligaxkako bost jardunaldiak amaituta, sailkapena honela geratu da:
π₯ Doneztebe C β 13 puntu
π₯ Irurita A β 11 puntu
π₯ Doneztebe A β 10 puntu
4οΈβ£ Irurita B β 6 puntu
5οΈβ£ Doneztebe B β 5 puntu
6οΈβ£ Doneztebe D β 0 puntu
Horrenbestez, Doneztebe C eta Irurita A taldeek finalerako txartela eskuratu dute.
π
Abuztuak 8, larunbata
π Iruritako Erreboteko Plaza
π 17:30ean
π₯ 3. eta 4. posturako partida
Irurita B π Doneztebe A
π‘ 18:30ean
π FINALA
Irurita A π Doneztebe C
Finalaren ondoren, bertaratzen diren guztientzat luntx berezia eskainiko da, txapelketari amaiera giro onean emateko.
Laxoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten haur guztiei, familiei eta entrenatzaileei. Gazte hauek dira gure kirolaren etorkizuna, eta ilusio handiz jokatutako txapelketa honek erakutsi du Laxoak etorkizun oparoa duela.
Larunbatean Iruritan ikusiko dugu elkar! π

Utzi zure komentarioa