{"id":2166,"date":"2021-08-04T12:03:02","date_gmt":"2021-08-04T11:03:02","guid":{"rendered":"http:\/\/www.laxoa.com\/?p=2166"},"modified":"2021-08-04T12:03:03","modified_gmt":"2021-08-04T11:03:03","slug":"final-handia-3","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/final-handia-3\/","title":{"rendered":"FINAL HANDIA"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Larunbatean, abuztuak 7, jokatuko da 2021eko laxoa finala. Urtero bezala, abuztuko lehen asteburu hau aukeratu da laxoaren egun handi hau ospatzeko. Aurten, iaz gertatu bezala, Arraiozko plaza izan da aukeratua. Aipatzekoa da, aurtengo final egunean, 4 herriek beren ordezkaria izanen dutela, azken urteetan ikusi ez genuena.<\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Goizeko 10: 30etan hasiko da eguna, txapelketako hirugarren eta laugarren postuaren partidarekin. Partida hau Oitz eta Doneztebe Apeztegiak jokatuko dute. Gero, arratsaldeko 5:30etan, &nbsp;jokatuko da final haundia. Aurtengoan ere Arraioz Sagardia eta Irurita Migelene izanen ditugu final honetan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aipatu bezala, hirugarren posturako borrokan Oitz eta Doneztebe Apeztegia izango ditugu. Oitzko taldea Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Aimar Saldias eta Laurendi Zelaietak osatuko dute, Doneztebe Apeztegia, aldiz, Jon Apezteguia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Iban Santestebanek osatuko dute. Ziur oso partida interesgarria jokatuko dutela!!<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Arratsaldean jokatuko da Sagardia eta Migeleneren arteko finala. Arraiozko taldea Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamiok osatuko dute. Iruritako taldea Xabier Barberena, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Jagoba Ramosek osatuko dute.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Pasatzen ari garen COVID egoera dela eta, aurtengo txapelketan ere aldaketatxo batzuk egin behar izan dira, eta azken urteetan baina txapelketa laburragoa izan bada ere, berriz ere final egun ederra pasatzea espero dugu!<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Arraioz Sagardiak gorriz jokatuko du, iaz lortutako txapela defendatuz. Sagardiaren ibilbidea oso sendoa izan da txapelketa guztian zehar. Ligaxkan ia partida guztiak irabazi zituen, finaleko arerioaren aurkakoak ezik. Hala ere, hamabi punturekin oso indartsu sailkatu ziren. Final laurdenetan Doneztebe Ameztiaren aurka jokatu zuten. Donezteben joaneko partida galdu arren, etxean ez zuten huts egin eta ez zuten ezustekorako aukerarik utzi. Finalerako azken pausuan Oitz izan zuten arerio. Bi taldeek lan bikaina egin zuten kanporaketa guztian, txapelketako kanporaketarik interesgarriena eskainiz. Arraioztarrek etxean emaitza ona lortu zuten, baina Oitzko plazan izerdi ugari bota behar izan zuten finalerako txartela lortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Irurita Migelenek urdinez jokatuko du finala. Hala ere, ziur inoiz baino gogotsuago irtengo direla plazara, iaz ihes egin zien txapela berreskuratzeko asmoz. Nabarmentzeko da Migelenek azken urteetan egindako lan ikaragarria, izan ere, ohikoa bihurtu da laukote hau finalean ikustea, eta hori ez da batere lan erraza. Aurtengoan txapela lortuz gero, azken urteetako bostgarrena izango litzateke, ikaragarria! Taldeak sasoi bikaina erakutsi du txapelketa guztian zehar. Ligaxkan partida guztiak irabazi zituen, baita Arraiozko plazan Sagardiaren aurka jokatutakoa ere. Azken fasean, bai final laurdenean baita final erdian ere, joaneko partidak Donezteben jokatu zituen. Joaneko 2 partidak irabazi zituen, horrela, kanporaketa ia \u2013 ia erabakita utziz etxean jokatu beharreko partidetarako.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horrela ba, emozioz betetako egun ederra pasatzea espero dugu. COVID-a dela eta, bete beharreko arauak betetzea eskatzen diegu ikusle guztiei, baina batez ere, Arraiozko plazara gerturatzen diren ikusle guztiei, partidaz gozatzeko gomendioa egiten diegu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Plazan ikusiko gara!!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery columns-1 is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\"><ul class=\"blocks-gallery-grid\"><li class=\"blocks-gallery-item\"><figure><a href=\"http:\/\/laxoa.com\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/LAXOA2021-1.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"595\" height=\"842\" src=\"http:\/\/laxoa.com\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/LAXOA2021-1.jpeg\" alt=\"\" data-id=\"2167\" data-full-url=\"http:\/\/laxoa.com\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/LAXOA2021-1.jpeg\" data-link=\"http:\/\/laxoa.com\/?attachment_id=2167\" class=\"wp-image-2167\" srcset=\"https:\/\/laxoa.com\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/LAXOA2021-1.jpeg 595w, https:\/\/laxoa.com\/wp-content\/uploads\/2021\/08\/LAXOA2021-1-212x300.jpeg 212w\" sizes=\"auto, (max-width: 595px) 100vw, 595px\" \/><\/a><figcaption class=\"blocks-gallery-item__caption\">Laxoa finala 2021<\/figcaption><\/figure><\/li><\/ul><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Larunbatean, abuztuak 7, jokatuko da 2021eko laxoa finala. Urtero bezala, abuztuko lehen asteburu hau aukeratu da laxoaren egun handi hau ospatzeko. Aurten, iaz gertatu bezala, Arraiozko plaza izan da aukeratua. Aipatzekoa da, aurtengo final egunean, 4 herriek beren ordezkaria izanen dutela, azken urteetan ikusi ez genuena.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"class_list":["post-2166","post","type-post","status-publish","format-standard","category-berriak","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2166"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2169,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166\/revisions\/2169"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2166"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2166"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/laxoa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2166"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}