Joaneko partiduan Doneztebe Avia 9-3 argi baten bidez Arraioz Sagardiaren kontra gailendu bazen ere, komentatu genuen kontua ez zegoela inolaz ere erabakita, eta hori argi azaldu da gaurkoan.
Partidua orekatu hasi da eta bazirudien doneztebarrek ez zutela larritasun haundirik pasako finalerako txartela lortzeko. Jabiertxo Almandoz sake desberdinak egiten min egiten zuen, Asier Mutuberria ere sendo errestoan eta bi kuartoen lana ere goraipatzekoa.
Izan ere, 3-4a eskura izan dute jokaldi eztabaidagarri batean, baina azkenean jokoa etxekoen alde erori da. Hortik aintzinera arraioztarrak jaun eta jabe izan dira. Mindegiak bere sake bikaina plazaratu du, partidua erabat aldatuz, markagailuan zortzi eta hirukoa jarriz.
Eta hor, momenturik erabakigarrienean, Doneztebe Aviak laugarren jokua lortu du, lehen aldiz final bat jokatzeko eskubidea bereganatuz. Doneztebe The Moment izanen dute arerio, datorren larunbatean Oitzeko plazan, 17:30etatik aintzin.
Goraipatzekoa bi taldeek emandako ikuskizuna, kanporaketa zigarria osatuz. Eta gehienbat, momentu latzenetan ere, azaldutako kiroltasuna. Adibide bikaina, bai horixe!!!
Utzi zure komentarioa