Gazteen Laxoa Txapelketa 2026 amaitu da, eta Irurita A taldeak jantzi du aurtengo txapela, Doneztebe C taldeari 9-1 irabazi ondoren.
Finala larunbatean hasi zen Iruritako Erreboteko Plazan, baina euriak partida etenarazi zuen markagailua 6-1 zegoenean. Ezin izan zen neurketa egun berean amaitu eta, azkenean, igande goizean jarraitu eta amaitu zen finala. Irurita A nagusi izan zen eta 9-1eko emaitzarekin eskuratu zuen txapela.
🥉 3. eta 4. postua
Goizean jokatutako hirugarren eta laugarren posturako partidan, Irurita B taldeak irabazi zuen 7-5, Doneztebe A taldearen aurka.
🏆 Finala
Irurita A 9 – 1 Doneztebe C
Txapelketari amaiera emateko, partaide, familia eta lagunak elkartu ziren Iruritako Gizarte Etxean egindako luntxean, egunari giro ezin hobean amaiera emanez.
Laxoa Elkartetik zorionak eman nahi dizkiegu Irurita A taldeko jokalariei txapela irabazteagatik, baita txapelketan parte hartu duten sei taldeei ere.
Eskerrik asko haur guztiei, familiei eta txapelketan zehar lagundu eta parte hartu duzuen guztioi. Gazteak dira Laxoaren etorkizuna, eta pozgarria da gure kirolaren inguruan horrelako giroa eta parte-hartzea ikustea.
Zorionak txapeldunei eta eskerrik asko guztioi! 🏆💙

Utzi zure komentarioa