Larunbatean jokatu zen aurtengo Baztan Erreka desafioa Arizkungo Lamiarrita auzoan. Partidu ederra izan zen eta oso borrokatua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5 eta 5-7. Partidu guztia berdinduta joan zen, baina azken bi jokoak Malerrekakoen alde joan ziren, azkeneko 5-7ko markagailua ezarriz.
Baztan Erreka desafioa 2026
Astelehen santu honetan jokatuko da aurtengo Baztan Erreka desafioa. Partidua joan den larunbatean jokatzekoa zen, baino euria dela eta, atzeratu egin behar izan genuen. Ikusirik egun hauetan eguraldia lasaituko dela, astelehenerako itxi dugu partidua.
BAZTAN vs ERREKA desafioa
Udaberriaren hasierarekin eta korrikarekin batera, Laxoa elkarteak ere aurtengo denboraldia hasiko du larunbat honetan. Azken urteetan pasatu den bezala, Baztan – Erreka desafioarekin hasiko dugu urtea. Aurtengoan, Baztanen hasiko dugu, Arizkungo Lamiarrita plazan hain zuzen ere.
Baztango taldea Manu Irigoien, Gorka Urtasun, Oinatz Jauntsarats eta Mikel Sagasetak osatuko dute. Errekako taldea, aldiz, Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia, Urko Oyarzabal eta Ion Oyarzabalek osatuko dute. Partidua larunbat honetan izango da, martxoak 28, goizeko 11:30etan. Seguru partidu ederra ikusteko aukera izango dugula.
Plazan ikusiko gara!
Eguberri on!!
Paxaka finala
Igandean jokatuko da paxaka txapelketako finala Iruritako Aranabia pilotalekuan. Finala Erratzu eta Oitzek jokatuko dute. Erratzuko taldea Gorka Urtasun, Manu Irigoien eta Kaiet Itoizek osatuko dute. Oitzko taldea Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabalek. Iazko finala errepikatuko da beraz. Azken aldian, Erratzuko taldeak markagailu estu batekin lortu zuen txapela. Aurtengoan, Oitztarrek mendekua hartzeko aukera izango dute.

