Asteburu honetan jokatu dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako 3. jardunaldiko partidak, eta beste behin ere lehia handia eta partida estuak izan dira.
[Read more…] about XLVI. NAFARROAKO LAXOA TXAPELKETA | 3. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Emaitzak
XLVI. NAFARROAKO LAXOA TXAPELKETA | 2. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Asteburu honetan XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako 2. jardunaldia jokatzekoa zen. Hasiera batean partida guztiak atzeratzea aurreikusia bazegoen ere, azkenean neurketa bat jokatu ahal izan zen.
[Read more…] about XLVI. NAFARROAKO LAXOA TXAPELKETA | 2. JARDUNALDIKO EMAITZAK
XLVI. NAFARROAKO LAXOA TXAPELKETA | 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Igande honetan jokatu dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako lehen partidak, eta honekin batera abiatu da aurtengo txapelketa ofizialki.
Lehen jardunaldiak partida biziak eta giro ederra utzi ditu, kasu honetan, Oitz eta Doneztebeko plazetan, eta lehen puntuak banatu dira sailkapenean.
[Read more…] about XLVI. NAFARROAKO LAXOA TXAPELKETA | 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Doneztebe The Moment Txapeldun
Doneztebe The Moment-ek irabazi du Nafarroako Laxoa Txapelketa berriz ere. The Moment taldeak, laugarren aldiz jarraian irabazi du laxoa txapelketa nagusia, hori bai, aurtengoan, izerdia bota behar izan dute. Erran bezala, txapel hau jarrain irabazitako laugarrena da, baina ez dituzte lau “bakarrik”, aurretik beste 3 irabaziak ere bazuten, beraz, zazpigarren txapela da beraientzat 2013az geroztik.
Oitz A lehen finalista!
Badaukagu aurtengo lehen finalista!! Igandean, Oitztarren arteko itzuliko partidua jokatu zen. “Zaharrak” joan den astean lortutako 2 jokuko abantaila txikiarekin kontatzen zuten, baina bagenekien partidu gogorra izango zela eta horrela izan zen. Itzuliko partidua ere 9-7 bukatu zen, baina oraingoan, gazteen alde. Beraz, arauek erraten duten bezala, berdinketa kentzeko 3 jokuko partidua jokatu behar izan zuten, eta bertan, Oitz Ak irabazi zuen 0-3ko emaitzarekin. Beraz, Oitz Ak lortu du abuztuak 3ko finalerako lehen txartela. Iaz ere finalean egon ziren, baina ez zuten garaipena lortu. Seguru aurtengoan, iaz lortu ez zutena lortzen saiatuko direla!