XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketak badu jada bere lehen finalista. Ostiral honetan jokatutako finalerdietako itzuliko partidan, Doneztebe Titik garaipen argia lortu zuen Oitz A taldearen aurka, eta horrela finalerako sailkapena ziurtatu zuen.
📍 Emaitza:
- Doneztebe Titi 9 – 2 Oitz A
Joaneko eta itzuliko bi partidak amaituta, Doneztebe Titik kanporaketa gainditu eta txapelketako final handian izango da.
Hala ere, oraindik finalista bat erabakitzeke dago. Bigarren finalerdiko itzuliko partida igande honetan, uztailaren 26an, jokatuko da:
- Oitz B 🆚 Arraioz Zubiondoa – Indakoa
- 🕔 17:00etan
Neurketa horretatik aterako da Doneztebe Titi taldearen aurkaria final handian.
Laxoa Elkartetik zorionak eman nahi dizkiogu Doneztebe Titiri finalerako sailkapenagatik, eta zale guztiak animatzen ditugu igandeko partida erabakigarria bertatik bertara jarraitzera.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa