Asteburu honetan jokatu da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, eta ondorioz kanporaketetako lehen sailkapenak zehaztuta gelditu dira.
📍 5. jardunaldiko emaitzak:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa 9 – 0 Oitz A
- Doneztebe Titi 9 – 4 Oitz B
- Irurita Migelene 9 – 5 Doneztebe Apeztegia
Emaitza hauen ondoren, Doneztebe Titi eta Oitz B taldeek zuzenean lortu dute finalerdietarako sailkapena, ligaxkako lehen bi postuetan amaituta.
Hala ere, ligaxka oraindik ez da guztiz amaitu, jokatzeko baitago oraindik atzeratutako partida bat:
📍 Errekuperazio partida:
- Irurita Migelene vs Oitz A
Partida horrek erabakiko du zein taldek amaituko duen laugarren postuan eta zeinek bosgarrenean.
Momentuz, honako kanporaketa hauek daude zehaztuta:
📍 Final-laurdena
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa (3.) vs Doneztebe Apeztegia (6.)
Partida bakarrera jokatuko da, Arraioz Zubiondoa – Indakoaren etxean.
📍 Zehazteke dagoen final-laurdena
- Irurita Migelene vs Oitz A
Bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute final-laurdenetan, baina errekuperazio partidaren emaitzak erabakiko du zein taldek izango duen etxeko abantaila.
Laxoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu jokalari, zale eta laguntzaile guztiei ligaxka osoan erakutsitako parte-hartze eta babesagatik.


Utzi zure komentarioa