Asteburu honetan jokatu dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietako joaneko partidak. Bi neurketa lehiatuen ondoren, Doneztebe Titi eta Arraioz Zubiondoa – Indakoa taldeek abantaila hartu dute itzuliko partidei begira.
📍 Joaneko finalerdietako emaitzak:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa 9 – 5 Oitz B
- Oitz A 7 – 9 Doneztebe Titi
Bi kanporaketak zabalik jarraitzen dute, eta datorren asteburuan jokatuko diren itzuliko partidek erabakiko dute zein bi talde sailkatuko diren XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako final handira.
Laxoa Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu partidetara hurbildu diren zale guztiei, eta dei egiten diegu datorren asteburuan ere itzuliko neurketak bertatik bertara jarraitzera.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply