XXVII. Nafarroako Paxaka Txapelketa hasiko da igande honetan!
Igande honetan, azaroaren 15ean, XXVII. Nafarroako Paxaka Txapelketa hasiko da. Txapelketak hiru asteburu iraunen du, eta partidak Erratzun eta Iruritan jokatuko dira:
- Azaroaren 15a, igandea – Ligaxka: Erratzuko frontoian 15:00etatik aurrera eta Iruritako frontoian 16:30etik aurrera.
- Azaroaren 22a, igandea – Final-erdiak: Iruritako frontoian, 17:00etan eta 18:00etan.
- Azaroaren 29a, igandea – Finala: Iruritako frontoian. 17:00etan, 3. eta 4. postuaren partida; 18:00etan, finala.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Zubiondoa Ostatuari, Baztango Udalari eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioari. Beren laguntzarik gabe ez litzateke posible izanen txapelketa aurrera eramatea.
Frontoian ikusiko gara!


Leave a Reply