Igandean, azaroaren 15ean, XXVII. Nafarroako Paxaka Txapelketako ligaxka jokatu zen Iruritako eta Erratzuko frontoietan. Hona hemen emaitzak eta sailkapena:
1. taldea – Iruritako frontoia
- G taldea 7 – 3 C taldea
- G taldea 7 – 3 A taldea
- A taldea 7 – 3 C taldea
Sailkapena: 1. G taldea (6 puntu), 2. A taldea (3 puntu), 3. C taldea (0 puntu).
2. taldea – Erratzuko frontoia
- F taldea 6 – 1 D taldea
- B taldea 6 – 1 E taldea
- D taldea 6 – 3 E taldea
- B taldea 6 – 3 F taldea
- F taldea 6 – 3 E taldea
- B taldea 6 – 4 D taldea
Sailkapena: 1. B taldea (8 puntu), 2. F taldea (6 puntu), 3. D taldea (4 puntu), 4. E taldea (0 puntu).
Final erdiak – Azaroaren 22a, igandea, Iruritako frontoian
- 16:15 – B taldea vs A taldea: Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal / Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia.
- 17:15 – F taldea vs G taldea: Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz / Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz.
Finala eta 3. eta 4. postuko partida azaroaren 29an jokatuko dira, Iruritako frontoian.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Zubiondoa Ostatuari, Baztango Udalari eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioari. Beren laguntzarik gabe ez litzateke posible izanen txapelketa aurrera eramatea.
Frontoian ikusiko dugu elkar!



Leave a Reply