XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketa azken egunera iritsi da. Oitz B eta Doneztebe Titi taldeek jokatuko dute aurtengo txapela, 17:30ean Oizko plazan.
Bi talde gazte izango dira aurrez aurre, eta biek lehen aldiz jokatuko dute txapelketako finala. Azken lau urteetan Doneztebe The Moment izan da txapelduna, baina aurten ez du txapelketan parte hartu. Beraz, larunbat honetan txapeldun berri bat izango dugu: Oitz B edo Doneztebe Titi.
🏆 17:30 | FINAL HANDIA: OITZ B – DONEZTEBE TITI
🔴 Oitz B
Xuban Ilarregi · Mikel Mikelarena · Markel Leatxe · Zorion Zelaieta
🔵 Doneztebe Titi
David Mitxeo · Koteto Ezkurra · Pío García · Eloi García
Bi taldeek denbora gutxi daramate txapelketetan parte hartzen, baina dagoeneko lortu dute txapelketako partidarik garrantzitsuenera iristea. Bietako batek bere lehen txapela jantziko du Oitzen larunbatean.
Finala zuzenean jarraitu ahal izango da Laxoa Elkartearen YouTube kanalaren bidez:
🥉 11:00 | 3. ETA 4. POSTUEN PARTIDA
Eguna 11:00etan hasiko da, Oitz A eta Arraioz Zubiondoa – Indakoa taldeen arteko 3. eta 4. postuko partidarekin.
🔴 Oitz A: Ioritz Zelaieta · Iker Bereau · Jon Oyarzabal · Ugutz Zelaieta.
🔵 Arraioz Zubiondoa – Indakoa: Mikel Mindegia · Oskitz Karrikaburu · Urki Etxandi · Aritz Alunda.
Bi taldeak partida garrantzitsuak jokatuak dira azken urteetan. Oitz A azken bi edizioetan izan da txapeldunorde, 2024an eta 2025ean, eta Arraioz Zubiondoa – Indakoa ere txapeldunorde izan zen 2021ean eta 2023an. Oraingoz, ordea, bietako inork ez du txapela lortu. Larunbatean, 3. postuarengatik ibiliko dira borrokan.
🍽️ 13:30 | BAZKARIA DONAMARIAKO BENTAN
Goizeko partidaren ondoren, 13:30ean, bazkaria egingo da Donamariako Bentan, arratsaldeko ekitaldiekin jarraitu aurretik.
🧤 16:45 | LAXOA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA
Finala hasi baino lehen, 16:45ean, bisita gidatuak egingo dira Oizko plazan.
Laxoaren historia, jokoaren ezaugarriak eta arauak ezagutzeko aukera izango da, baita gure inguruako kirol hau hobeto ulertzeko ere. Laxoa gaur egun bizirik mantentzen den euskal pilotaren modalitate zaharrenetakoa da.
📲 Izena emateko, WhatsApp bidez: 660 990 745
🏆 ETA FINALAREN ONDOREN…
Finala amaitutakoan, sari banaketa egingo da eta, ondoren, luntxa izango da Oitzko elkartean bertaratzen diren guztientzat.
Laxoa Elkartetik zale guztiak animatu nahi ditugu Oitzera hurbiltzera eta txapelketako egun berezienetako batez gozatzera. Goizetik arratsaldera, Laxoa izango da protagonista Oitzen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa posible egiten duten gure babesle nagusiei: Construcciones Mariezcurrena, Laboral Kutxa eta Baztango Udala. Era berean, eskerrak Nafarroako Euskal Pilota Federazioari eta Doneztebeko Udalari emandako laguntzagatik.
Eta, bereziki, Oizko Udalari, finaleko egunaren antolaketan emandako laguntzagatik.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa