Asteburu luzea izango dugu aste honetan, izan ere, ostiraletik hasiko dira laxoa partiduak jardunaldi honetan. Ostiralean, bi partida jokatuko dira. Bat Arraiozko plazan eta bestea Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan. Arraiozkoan, Irurita Migelene eta Doneztebe Titik jokatuko dute. Partidu garrantzitsua, bi taldeak borrokan egon daitezke eta sailkapenean. Donezteben, Doneztebe Menditxuri eta The Moment taldeen arteko partidua ikusiko dugu. Partidu gogorra hasiberrientzat, txapeldunaren aurka jokatu beharko dute eta.
Jardunaldiko beste bi partiduak igandean izango dira, oraingoan Arraioz eta Oitzko plazetan. Arraiozen, Arraioz Sagardiak Doneztebe Apeztegia izango du arerio. Partidu garrantzitsua, bi taldeak goiko postuetan ibiliko baidira zihurrenik. Oitzen, aldiz, herritarren arteko partidua ikusiko dugu. Herriko bi taldeak bata bestearen aurka jokatzen dute eta.
Partiduetako ordutegiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.
Espero dezagun partidu politak ateratzea.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa