Asteburu honetan gure plazetan lau partidu hagitz interesgarri ikusteko aukera izan dugu . A taldearen barrenean, etorkizun haundia duen Oitz Kokotxea taldeak 9-6 irabazi du Doneztebe Mikeloren kontra. Emaitza bera, baina kasu honetan bisitarien alde, igande arratsaldean Bear Zanan jokatutako partiduan. Irurita Migelene, gaur egungo txapelduna, Doneztebe Zarbo.net taldeari gailendu zaio.
B taldean, Doneztebe The Moment-ek indartsu hasi du txapelketa, Doneztebe Aviari 9-4 irabazi ondoren. Iruritan, aldiz, Doneztebe Apeztegiak lortu du garaipena Irurita Olari mendean hartu eta gero.
Datorren asteburuan gehiago!!!

Utzi zure komentarioa