Asteburu honetan jokatuk dira 3. jardunaldiko partiduak. Larunbatean, goizeko 11etan, Doneztebe The Moment eta Doneztebe Titiren arteko partidua jokatuko da. Igandean, arratsaldeko 5etan, beste hiru partiduak jokatuko dira.
Bestalde, asteartean jokatu zen Irurita Migelene eta Doneztebe Titiren arteko partidua. Partidu hau, joan den asteburuan euriagatik eten behar izan zuten, markagailua 6-3 zioanean Iruritarrentzat. Baina, asteartean, Errekakoek markagailuari buelta ematea lortu zuten, eta azkenean, 8-9 bukatu zen partidua.
3. Jardunaldiko ordutegiak ikusi nahi baduzue, egin klik HEMEN.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa