Laxoa txapelketako 6 jardunaldiaren barrenean 5 partidu jokatu dira asteburu honetan.
A multzoan hiru puntuak lortu dituen talde bakarra Doneztebe Apezteguia izan da, Arraioz Zubiondoren aurka 9-3 irabazi ondoren. Baita ere Bear Zana plazan, Doneztebe Mikelo 9-6 nagusitu zen Titi-ren kontra.
Emaitza bera azken txapelketetako talde indartsuenen artean: Irurita Miguelene Doneztebe The Moment-i gailendu zitzaion.
B multzoan garaipen garrantzitsua Doneztebe Zarbo.net-ek lortutakoa Irurita Olariren kontra, emozioz beteriko norgehiagokan (9-8).
Akitzeko, Oitz Kokoetxea momentu zoragarrian dagoela azaldu zuen bertze behin ere, Arraiotzen 4-9 irabaziz Sagardiaren aurka.

Leave a Reply