Atzo atzeratuta zegoen partidu bat jokatu zen Doneztebe Titi eta Oitz B-ren artean. Etxeko taldeak garaipena lortu zuen 9-6ko emaitzarekin. Horrez gain, asteburu honetan jokatuko da ligaxkako 7. jardunaldia. Ligaxkako azken jardunaldia izango da, baina oraindik, euria dela eta, errekuperatzeko partiduak badirenez, beste asteburu batez ere partiduak jokatuko dira.
Ostiralean Irurita Migelene eta Doneztebe The Moment taldeek jokatuko dute partidua. Oso partidu garrantzitsua, izan ere, bi taldeak daude puntu beharrean. Iruritak final laurdenetako txartela du borrokan eta The Moment-ek final erdietarako sailkapen zuzena.
Larunbatean, Doneztebe Menditxuri eta Oitz B-k jokatuko dute. Hemen ere, aurreko partiduan bezala, puntu beharrean daude. Doneztebekoek final laurdenetako borrokan daude eta Oitztarrak final erdietarako sailkapen zuzenean.
Jardunaldiko partiduetako ordutegiak eta sailkapen eguneratua uzten dizkizuegu.
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply