Asteburu honetan txapelketako 8. jardunaldia jokatuko da.
A taldean, lehen partida Doneztebe “Mikelo”-k eta Oiz “Kokoetxea”-k jokatuko dute. Bigarren partida, aldiz, Irurita “Miguelenek” eta Doneztebe “Zarbonet”-ek jokatuko dute.
B taldean, goizeko 10etatik hasita, 2 partidaz gozatzeko aukera izango da Donezteko pilotalekuak. Lehena, Doneztebe “Avia” eta Doneztebe “The Moment”-eko jokatuko dute, eta bigarrena Doneztebe “Apezteguia” eta Irurita “Olari”-k.
Partiduko ordutegiak jakiteko egin klik “Hurrengo partiduak” atazan, eta sailkapenari begiradatxo bat emateko, egin klik “Sailkapena” atazan.
Aipatzekoa da jardunaldi honetan Irurita “Miguelene”-k eta Doneztebe “Zarbonet”-ek jokatuko duten partida, Iruritako Mendi Duatloi eguneko programazioari dagokion partidua izango dela. Beraz, larunbatean egun polit bat pasa nahi duenak, aukera ederra dauka: goizean goiz duatloia ikustera hurbildu, eta arratsaldean, laxo partiduaz gozatu.
Utzi zure komentarioa