Asteburu honetan jokatuko da ligaxkako azken aurreko jardunaldia. Jardunaldi interesgarria izatea espero da, izan ere, oraindik dena jokatzeko dago bi taldeetan.
A taldean, 3 partida jokatuko dira. Ostiralean Doneztebe “Mikelo”-k eta Oiz “Kokoetxea”-k jokatuko dute. Partida hau, aurreko asteburuan atzeratua izan zen markagailua 6 – 0 zegoenean. Beste bi partidak igandean izanen dira. Lehenengoan, Oiz “Kokoetxea”-k eta Irurita “Miguelene”-k jokatuko dute, eta bigarren partidan, Doneztebe “Zarbonet” eta Arraioz “Sagardiak” jokatuko dute.
B taldean, partida bakarra jokatuko da, Doneztebe “The Moment” eta Doneztebe “Apezteguia”-ren arteko derbia hain zuzen ere. Beste partida, Irurita “Olari” eta Doneztebe “Avia”-ren artekoa, ekainak 10era atzeratu behar izan da.
Partiduen ordutegiak xehetasunez ikusteko, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Utzi zure komentarioa