Asteburu honetan txapelketako 7. jardunaldia daukagu.
A multzoan, ligaxkari begira jartzen bagara, oso partidu garrantzitsuak dauzkagu. Alde batetik, Arraioz “Sagardia” eta Irurita “Miguelene”-k lehenengo posturako lehia izango dute. Oraintxen, biak puntutan berdinduta daude. Beste aldetik, Doneztebe “Zarbonet” eta Doneztebe “Mikelo”-k ere oso partida garrantzitsua jokatuko dut, momentu hauentan 4. eta 5. baitira sailkapenean.
B multzoan, gauzak lasaiago daude. Alde batetik, Doneztebe “Avia” eta Doneztebe “Apezteguia”-ak jokatuko dute asteburu honetako partida donezteben. Beste aldetik, orain arte galdu gabe dagoen Doneztebe “The Moment”-ek, partidu zaila izango du Iruritako plazan Irurita “Olari”-ren aurka.
Partiduko ordutegiak jakiteko, bisitatu “Hurrengo partiduak” ataza.
Utzi zure komentarioa