Orain dela urte batzuk, lehiaketa ttiki bat ospatzen da Donezteben, abuztuaren bukaera edo irailaren hasieran. Aurten ere hala izanen da eta 4 taldek parte hartuko dute torneo berezi honetan, larunbata den irailaren 1ean, arratsaldeko 15:30etan hasita.

Txapelketako taldeetako jokalariak nahasi egiten dira herri lehiaketatxo honetako taldeak osatzeko. Horietaz gain, etorkizun handiko gazteren bat eta eskularrua, otzari aurre egiteko ez bada, nekez jartzen duten batzuk. Ikuskizun ederra izanen delaren zalantzarik ez dago.
Bi finalerdi jokatuko dira (15:30h y 17:00h) eta irabazleek finala 18:30etan.
Leave a Reply