Igandean jokatu ziren paxaka txapelketako final erdietako bi partiduak. Kasualidadez, iazko finalerdiko taldeek jokatzen zuten partiduak eta iazko emaitza berdinak errepikatu ziren ia-ia.
Lehen partidua, Erratzu eta Iruritak jokatu zuten. Erratzukoak oso indartsu egon ziren partidu hasieratik eta partidua 9-3 irabaztea lortu zuten. Iazko emaitza berdina lortu zuten. Bigarren partidua, Oitz eta Doneztebek jokatu zuten. Partidu guztian zehar berdinduta joan ziren eta azken txanpan, Oitz-ek lortu zuen garaipena 9-7 estu batekin.
Beraz, Erratzu eta Oitz-eko errepikatuko dute aurten ere paxaka txapelketako finala. Iaz, Erratzu izan zen txapelduna, emaitz justu batekin. Nork lortuko du aurtengoan garaipena?
Plazan ikusiko gara!




Utzi zure komentarioa