Larubatean, Labaiengo plazan, jokatu zen Baztan – Erreka desafioa. Azken urteetan baztandarrak garaile izan badira ere, aurtengoan, Errekak lortu zuen garaipena, 7 – 3ko markagailua jarriz. Plazara gerturatutakoak aukera ederra izan zuten partidu polita batetaz gozatzeko.
Baztandarren aldetik Aitor Zubigarai, Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Egoitz Prim-eko jokatu zuten, Errekatik, aldiz, Goio Mindegia, Ioritz Zelaieta, Eloy Garcia eta David Mitxeok.
Laister laxoa txapelketarekin egonen gara bueltan. Plazan ikusiko gara!




Utzi zure komentarioa