Asteburu honetan errekuperazio jardunaldia izango dugu. Maiatzaren 5 eta 6a, orain arte, eguraldiagatik, atzeratuak izan diren partidak jokatzeko erabiliko dira. Honekin batera, ligaxkaren lehen itzulia bukatuko da eta lehenengo ondorioak ateratzeko aukera izango da.
A multzoan, Doneztebe “Mikelo” eta Irurita “Miguelene”-k 5. jardunaldiari dagokion partida atzeratua jokatuko dute.
B multzoan, aldiez, Doneztebe “The Moment” eta Irurita “Olari”-ren arteko partida ikusiko dugu. Partida hau, 1. jardunaldian atzeratutako partidari dagokio.
Partiden ordutegiak jakiteko, egin klik “Hurrengo partidak” atazan.
Utzi zure komentarioa