Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-en arteko itzuliko partidua larunbatean, uztailak 26, arratsaldeko 5etan jokatuko da. Itzuliko partidu honekin, finaleko partiduak erabakita geldituko dira.
Joaneko partiduan, baztandarrek lortu zuten garaipena 7-9ko markagailuarekin, beraz, markagailuan abantaila txiki batekin iritsiko dira itzuliko partidura. Gainera, partidu hau etxean izanda, aukera ezin hobea dute finaleko txartela lortzeko. Baina, ez da ahaztu behar, The Moment azken hiru urtetako txapelduna izan dela eta desabantaila izanda ere, seguru partidu ikaragarria egiten dutela eta beren aukerak ere badituztela. Ohituta daude partidu garrantzitsuak jokatzera.
Aipatu ere, final egunerako bazkaria antolatu dela. Horrela, plan ezin hobea gelditzen da abuztuak 2ko larunbaterako. Goizean 3-4. postuko partidua, gero 14:00etan bazkaria eta ondotik, final handia. Bazkarirako txartelak 30€ko prezioa izango du eta Donezteben Titi ostatuan, Oitz-en herriko ostatuan, Arraiozen Zubiondoa ostatuan eta Iruritan Olari jatetxean daude salgai. Animatu bazkaltzerat, giro ezin hobea izango da!
Plazan ikusiko gara!


Leave a Reply