Partidu gehiagorekin gatoz asteburu honetan. Joaneko partidua eta gero, Oitztarren artekoa itzuliko partidua jokatuko da igande honetan. Oroitarazten dizuegu, lehen partiduan Oitz Ak 9-7 irabazi ziola Oitz Bri, beraz, abantaila txiki bat izango dute itzuleko partidu honetarako. Partidua igandean izango da, arratsaldeko 6etan. Seguru partidu polita ikusteko aukera izango dugula.
Beste aldetik, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak beren final erdiko lehen partidua jokatuko dute Donezteben, Bear Zana pilotalekuan. Partidua larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan.
Aipatu ere gaztetxoen txapelketa asteburu honetan hasi dela. Aurtengoan 6 talde izango dira guztira, Doneztebetik 4 eta Iruritatik 2. Oso berri ona, izan ere, aspaldi ez ziren horrenbeste talde gazteen txapelketan. Txapelketari buruzko informazio gehiago izateko, egin klik HEMEN.
Espero dezagun eguraldiak lagunduko digula, plazan ikusiko gara!

Leave a Reply