Igande honetan, Oitztarren arteko partidua jokatuko da arratsaldeko 6etan, Oitzko plazan. Final erdietako joaneko partidua izango da. Aipatu, ligaxkan Oitz Ak lehen jardunaldian erraz irabazi bazion Oitz Bri, hurrengo jardunaldietan Oitz B txapelketako talderik indartsuena bihurtu zela, sailkapeneko lehen postua lortuz. Beraz, airean dago kanporaketa nork irabaziko duen.
Bigarren final erdia, aldiz, hurrengo asteburuan jokatuko da, hau da, uztailaren 19an, arratsaldeko 5etan, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan. Bertan Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak jokatuko dute. Ligaxkan beraien arteko partiduan Arraioz Sagardiak irabazi bazuen ere, aipatu behar da Arraiozko plazan izan zela partidua. Gainera, The Moment izan da azken urtetako txapeldun argia. Final erdi interesgarria hemen ere.
Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Mariezkurrena Eraikuntzak eta Laboral Kutxari, aurtengoan ere laguntza ikaragarria eman digute eta. Beraiek gabe ezinezkoa izango zen txapelketa antolatzea. Espero dezagun txapelketako azken partiduak oso politak ateratzea.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply