Asteburuan, Arraiozko plazan, Nafarroako XLIV. Laxoa Txapelketako finalak jokatuko dira. Goizean, 3. posturako partidua jokatuko dute Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegiak. Arratsaldean, Doneztebe The Moment eta Oitz A-k final handia jokatuko dute.
Doneztebeko Taldea Julen San Miguel, Paskual Bertiz, Jabier Bertiz eta Koldo Legarrak osatuko dute. The Moment taldeak iaz lortutako txapela defendatuko du, hortaz, gorriz jokatuko dute. Txapela irabaziz gero, 3. txapela jarraian izango dute. Oitzko taldea Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Laurendi Zelaieta eta Ugutz Zelaietak osatzen dute. Oitzko taldearentzat, lehen finala da 2009tik eta laukote honentzat, lehen final handia da. Hala ere, laukote honetak badaki irabaztea zer den, izan ere, iaz final txikia irabazi zuten eta paxakan, badute jada 3 txapel jarrain irabaziak. Beraz, seguru partida borrokatuko dutela.
3. posturako lehian, Arraioz Sagardia taldea Mikel Mindegia, Abi Bengoetxea, Ion Gamio eta Miguel Maritorenak osatuko dute. Doneztebe Apeztegia taldea Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Iban Santesteban-ek osatzen dute. Bi talde hauek ere badakite zer den partida garrantzitsuak jokatzea eta seguru partidu ederra jokatzen dutela.
Laxoa Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Mariezkurrena Eraikuntzak eta Laboral Kutxari, beraiek gabe ezinezko izango zen eta txapelketa hau antolatzea.



Leave a Reply