Azkenean iritsi da abuztuako lehen asteburua eta azken urteetan gertatu de bezala, horrekin batera laxoa txapelketaren finala iritsi da. Dagoeneko 5 hilabete pasa dira txapelketa hasi zenetik eta dagoeneko 2 taldek bakarrik borrokatuko dute txapela lortzearren. Aurtegoan, iaz gertatu zen bezala, derbia izango dugu, baina aurtengoan Doneztebeko 2 taldek jokatuko dute: “The Moment” eta “Avia”. Bi taldeek erakutsi dute txapelketako oberenak izan direla, eta ligaxkan, hain zuzen ere, oso parekatsu bukatu zuten.
Aipatzekoa da The Moment bere azken txapela lortu zuen plazara itzultzen dela, eta Avia, aldiz, lehen aldiz jokatuko duela finala. Zihur gaude ikuskizun paregabea emango dutela 2 taldeek. Beraz, abuztuak 4an, larunbata, arratsaldeko 5:30etan Oitzeko plazan elkar ikustea espero dugu!
Hala ere, ez dugu 3. eta 4. posturako lehia atzendu behar. Aurtengoan, Irurita Miguelene eta Arraioz Sagardiaren artean izango da. Bi taldeek hurbil izan zuten finalerako txartela, hain zuzen ere, finaletik joku batera gelditu ziren. Hala ere, bi taldeak oso gazteak dira, eta zihur finala jokatzeko aukera izango dutela beste urteren batean. Aipatzekoa Iruritarrak ez dutela aukerarik izango jarraian txapel poker-a lortzeko, gutxiren esku dagoen zerbait. Partida hau ere ikusi beharra dago, abuztuaren 4an, larunbata, goizeko 11:30etan.

Utzi zure komentarioa