Ligaxakako bi hilabeteak eta gero, kanporaketen txanda iritsi da. Joan den asteburuan, Doneztebeko bestatan, final laurden bat jokatu zen Donezteben bertan, Doneztebe The Moment eta Irurita Migeleneren artean. Etxeko taldea izan zen garailea 9-5eko emaitzarekin eta final erdietako txartela lortu zuten.
Bigarren final laurdena igande honetan jokatuko da, uztailak 6an, arratsaldeko 6etan. Bertan Oitz A eta Doneztebe Titik jokatuko dute Oitzko plazan. Oitz aterako da faborito gisa, etxean jokatzeko abantaila dauka eta, baina inoiz ezin da jakin zer gertatzen ahal den. Hurrengo astean, final erdiak izango dira. Alde batetik, Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment-ek jokatuko dute. Beste aldetik, Oitz B-ren aurkaria Oitz A eta Titiren arteko partidutik aterako da.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply