Asteburu honetan jokatuko dira txapelketako final erdiak. Bi partiduak larunbatean izango dira, bat goizeko 10etan, eta bestea, arratsaldeko 17:30etan. Final laurden hauek partidu bakarrera izanen dira.

Goizeko partidua Doneztebe The Moment eta Iruritaren artekoa izango da. Iazko finalistek, final erdi handitarako txartela lortzen saiatuko dira. Partidua Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan izanen da. Garaileak Doneztebe Titi izango du arerio final erdi “handian”. Galtzaileak, Doneztebe Avia izango du arerio final erdi “txikian”.
Arratsaldeko partidua Doneztebe Apeztegia eta Oitzko taldearen artean izanen da. Hau ere Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan izanen da. Irabazleak Arraioz Sagardia izanen du arerio final erdi handian, eta galtzaileak, Arraioz Zubiondoa final erdi txikian.
Espero dugu partidu politak ateratzea, plazan ikusiko gara!

Leave a Reply