Joan den astean hasi ziren txapelketako final laurdenak eta hainbat partida jokatu ziren. Orain, itzuliko partiden txanda da.
Lehenik, aipatu gaur, ekainak 28, Doneztebe “Zarbonet” eta Doneztebe “Avia”-ren arteko partida jokatuko dela arratsaldeko 6etan. Partidu espeziala, izan ere, partidua eta gero, 20h.-etan herriko bestei hasiera emanen dien altxaferoa botako da. Beraz, arratsalde polita pasa nahi duenak aukera ederra dauka bi plan hauekin. Aipatu ere, partidu hau joaneko partidua dela.
Beste partidak itzuliko partidak izanen dira. Alde batetik, Arraioz “Sagardia” eta Irurita “Olari”-k jokatuko dute, eta beste aldetik, Irurita “Miguelene” eta Doneztebe “Apezteguia”-k. Bi partidetan, etxeko taldeak joaneko partidan lortutako emaitza onak aprobetxatzen saiatuko dira, baina inoiz ezin da jakin zer gertatuko den…
Ordutegiak zehatzago jakiteko, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Leave a Reply