Iritsi dira final laurdenak!
Martxoa aldean hasi aurtengo txapelketa eta gutxinaka gutxinaka partiduak jokatuz eta asteak pasata, final laurdenetara iritsi gara. Partidu ederrak ikusi ditugu, joko oso onarekin eta emozio askorekin, baina orain, eguzkiarekin batera, kanporaketen txanda iritsi da. Urtero bezala, ligaxkaren arabera hautatu dira kanporaketak: A taldeko 1.a vs B taldeko 4.a, A taldeko 2.a vs B taldeko 3.a; eta alderantziz.
Horrela gelditu dira kanporaketak:
Lehen partida: Doneztebe “Mikelo” vs Doneztebe “The Moment”
Bigarren partida: Irurita “Olari” vs Arraioz “Sagardia”
Hirugarren Partida: Doneztebe “Apezteguia” vs Irurita “Miguelene”
Laugarren partida: Doneztebe “Zarbonet” vs Doneztebe “Avia”
Beste behin, plaza ezberdinetan elkar ikusiko gara partiduen ikuskizunaz gozatzeko! Partiduen ordutegiak jakin nahi baduzue, egin klik “Hurrengo partiduak” atazan.
Leave a Reply