Asteburu honetan jokatuko da laxoa txapelketako FINAL TXIKIA. Larunbatean izanen da, arratsaldeko 5:30etan, Arraiozko plazan. Finala, Doneztebe Titi eta Irurita Migeleneren artean izango da. Iaz, Iruritarrek jokatu zuten final hau ere, baina ez zuten txapela lortu, Oitz aldera joan zen eta. Errekakoa, iaz final handiko 3-4 postuko partida jokatu zuten.
Titikoak gorriz jokatuko dute eta taldea Eloy García, David Mitxeo, Erik Garcia eta Imanol De Ruedak osatuko dute. Migelenekoak, aldiz, urdinez jokatuko dute eta taldea Xabi Barberena, Iñigo Dendarieta, Mikel Sagaseta eta Oinatz Jauntsaratsek osatuko dute.
Aipatu ere, hurrengo astean izanen direla final handiko partiduak, baina horri buruz heldu den astean solastuko gara.
Eskerrak eman ere Mariezkurrena eraikuntzak eta Laboral Kutxari, aurtengoan ere (badira jada urte batzuk jarraian), txapelketa hau antolatzen lagundu digute eta babeslegoarekin. Seguru partidu polit bat ikusten dugula.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply