Larunbatean, abuztuak 9, Iruritako Erreboteko plazan jokatuko dira gazteen laxoa txapelketako finalak. Hirugarren posturako partiduarekin hasiko dira eta gero, finala izango da. Egunari bukaera luntx batekin emango zaio. Txapelketa hau, 3 – 4 asteetan zehar jokatu da eta denetara 30 partidu izan dira. Partiduetako emaitzak ikusi nahi badituzue egin KLIK HEMEN. Bestalde, partaideak ikusteko egin KLIK HEMEN.
Finalean, Irurita A eta Irurita B izango ditugu. Hirugarren posturako partiduan, aldiz, Doneztebe A eta Doneztebe B.
Eskerrak eman nahi diogu Mariezkurrena Eraikuntzak, Laboral Kutxa, Nafarroako Euskal Pilota Federazioari eta Baztango udalari. Berriz ere, txapelketa hau antolatzeko premiazkoak izan dira eta.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply