Igande honetan jokatuko dira, Iruritako Aranabia pilotalekuan, Paxaka txapelketako finalak. Final handia, arratsaldeko 5etan izango da Erratzu eta Oitz-en artean eta 3. posturako partidua Irurita eta Doneztebek jokatuko dute arratsaldeko 3:45etan.
Finaleko partidua jokatuko duen Erratzuko taldea Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz-ek osatzen dute. Oitz-ko taldea, aldiz, Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia eta Beñat Lazkanok. 3. posturako borrokan, Iruritatik Xabi Barberena, Egoitz Prim eta Mikel Sagasetak jokatuko dute, Doneztebeko taldea, berriz, Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaietak osatuko dute.
Eskerrak eman Salma Informatika eta Baztango udalari, txapelketa antolatzen lagundu dute eta.
Besterik gabe, frontoian ikusiko gara!

Leave a Reply