Igande honetan, arratsaldeko 4:30etatik aurrera, jokatuko dira paxaka txapelketako final erdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Joan den astean lortutako sailkapenen arabera erabaki dira final erdi hauek eta ligaxkan izan zen parekotasuna ikusita, partidu gogorrak espero dira.
Lehenengo partidua Erratzu eta Iruritak jokatuko dute, arratsaldeko 4:30etan. Ondoren, Oitz eta Donezteberen txanda izango da. Argi dagoena da finalean talde baztandar bat izango dela eta malerrekako beste bat.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa