Oizko bi taldeek, iaz gertatu zen bezala, irabazi dute Gaztetxoen eta Gazteen Laxoa Txapelketa. Bi finalak Oizko plazan joan den larunbatean jokatu ziren eta herriko bestak zirela eta, plazan sortutako giroa hagitz polita izan zen. Gainera, arratsaldea eta besta borobiltzeko herriko taldeek txapelak lortu.
Jaime Urrozek, herriko alkateak, banatu zituen txapelak eta sari guztiak finaletan parte hartu zuten jokalari guztiei.
