2018ko uztailaren 31an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bezala, Nafarroako Gobernuak hasiera eman zion Laxoa jokoa Kultur
Ondasuna aitortzeko espedienteari, Laxoa Elkarteak proposatuta. Ikuspegi
inmaterialetik, Laxoa jokoa Nafarroarentzat garrantzi berezia duen ondasun bezala hartzen da, duen berezitasunarengatik nahiz bizirik jarraitzeagatik. Alde batetik, pilota-jokoaren antzinako modalitatea da, soilik Foru Erkidegoan bizirik iraun duena, eta, bertzetik, jokoaren praktika erkidegoko transmisioaren adierazpen bizia, sustraitua eta partekatua da.
Dena den, Laxoa Ekartearentzat Laxoa betidanik izan da ondarea, izendatze hau baino lehenago ere, beti horrela onartu baitgu, historia, kultura eta kirolarekin lotura duena. Kontutan hartu behar da XIX. mendeko azken hamarkadak arte Laxoa joko nagusia izan zela, ia bakarra.
[Read more…] about Laxoa, Kultura intereseko Ondasuna