Asteburu honetan hasiko da 2025 urteko Navarroako Laxoa Txapelketa. Aurtengoa, XLV. edizioa izanen da eta zazpi taldek parte hartuko dute: Doneztebetik 3, Oitztik 2, Iruritatik 1 eta Arraioztik 1. Txapelketak hiru hilabeteko luzapena izango du, eta abuztuaren 2an, Doneztebeko Bear Zana pilotalekuan jokatuko da finala.
Lehen jardunaldi honetako ordutegiak elkarteko Web Orrian aurki ditzakezue, “hurrengo partiduak” atalean. Beste gisa, HEMEN klik eginda, zuzenean joan ahal zarete atal horretara.
Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu bereziki Mariezkurrena Eraikuntzak, Laboral Kutxa, Baztango Udala eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioari. Izan ere, beraien laguntza gabe ezin izango zen txapelketa antolatu.
Plazan ikusiko gara!

Leave a Reply