XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietako bigarren kanporaketak asteburu honetan izango du bere amaiera. Joaneko neurketan Arraioz Zubiondoa – Indakoak 9-5eko garaipena lortu zuen, baina itzuliko partida izango da finalerako bigarren txartela erabakiko duena.
📅 Igandea, uztailak 26 – 17:00
- Oitz B 🆚 Arraioz Zubiondoa – Indakoa
Kanporaketa honetako irabazlea Doneztebe Titi taldearekin lehiatuko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako final handian.
Bestalde, aste honetan Gazteen Laxoa Txapelketa 2026 ere abiatu da. Txapelketan 6 taldek parte hartzen dute (Doneztebeko 4 eta Iruritako 2), ligaxka formatuan jokatuko da, eta abuztuaren 8an Iruritan jokatuko den finalarekin amaituko da.
Asteburu zirraragarria izango da Laxoaz gozatzeko: alde batetik, finalerako azken txartela izango da jokoan; bestetik, gure gazteek etorkizuneko protagonistak izateko lehen pausoak ematen jarraituko dute.
Zale guztiak gonbidatzen ditugu bi txapelketak bertatik bertara jarraitzera.
Plazan ikusiko gara!
Utzi zure komentarioa