Ligaxka amaitu ondoren, asteburu honetan hasiko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako kanporaketa fasea. Final laurdenetan lau talde ariko dira finalerdietarako bi txartelen bila.
Bi neurketak partida bakarrera jokatuko dira, eta irabazleek Doneztebe Titi eta Oitz B taldeekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietan.
📍 Final-laurdenetako partidak:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa vs Doneztebe Apeztegia
Uztailak 4, larunbata — 16:30ean - Oitz A vs Irurita Migelene
Uztailak 4, larunbata — 18:00etan
Kanporaketetan ez dago bigarren aukerarik: irabazleek aurrera egingo dute, eta galtzaileek txapelketari agur esango diote.
Laxoa Elkartetik zale eta herritar guztiak animatu nahi ditugu partidak bertatik bertara jarraitzera.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa