Final-laurdenak amaitu ondoren, asteburu honetan hasiko dira XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdiak. Lau talde geratzen dira lehian, eta horietatik bik bakarrik lortuko dute final handirako txartela.
Ligaxkan lehen bi postuetan amaitu zuten Doneztebe Titi eta Oitz B taldeak zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Haiekin batera, Arraioz Zubiondoa – Indakoa eta Oitz A taldeek lortu dute final erdietarako sailkapena final-laurdenetako kanporaketak gainditu ondoren.
Final erdiak joan-etorriko kanporaketak izango dira. Asteburu honetan jokatuko dira joaneko partidak, eta hurrengo asteburuan itzuliko neurketak, finalera sailkatuko diren bi taldeak erabakitzeko.
📍 Joaneko finalerdiak:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa vs Oitz B
Uztailak 12, igandea — 10:30ean - Oitz A vs Doneztebe Titi
Uztailak 12, igandea — 18:00etan
Laxoa Elkartetik zale eta herritar guztiak animatu nahi ditugu partidak bertatik bertara jarraitzera eta gure kirol tradizionalaz gozatzera.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa