XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietako itzuliko partiden ordutegiak zehaztuta daude jada. Joaneko neurketen ondoren, bi kanporaketek bizirik jarraitzen dute eta asteburu honetan erabakiko da zein bi talde sailkatuko diren aurtengo final handira.
Joaneko emaitzak honako hauek izan ziren:
- Arraioz Zubiondoa – Indakoa 9 – 5 Oitz B
- Oitz A 7 – 9 Doneztebe Titi
Orain, itzuliko partidetan erabakiko da bi finalisten nortasuna.
Itzuliko partidak
📅 Ostirala, uztailak 17 – 18:30
- Doneztebe Titi 🆚 Oitz A
📅 Igandea, uztailak 26 – 17:00
- Oitz B 🆚 Arraioz Zubiondoa – Indakoa
Bi neurketetan finalerako txartela izango da jokoan. Laxoa Elkartetik zale guztiak animatu nahi ditugu bi partidak bertatik bertara jarraitzera eta gure kirol tradizionalaz gozatzera.

Utzi zure komentarioa