Asteburu honetan jokatuko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia. Txapelketaren lehen fasea amaitzear dago, eta jardunaldi honek erabakiko ditu kanporaketetarako azken sailkapenak.
📍 Azken jardunaldiko partidak:
- Doneztebe Titi vs Oitz B
Ekainak 14, igandea — 17:00etan - Irurita Migelene vs Doneztebe Apeztegia
Ekainak 14, igandea — 18:00etan
Jardunaldiaren ondoren ligaxkako sailkapena itxiko da, eta taldeek kanporaketetako hurrengo faseari begira jarriko dute arreta.
Laxoa Elkartetik zale eta herritar guztiak animatu nahi ditugu partidak bertatik bertara jarraitzera eta Laxoaz gozatzera.
Plazan ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa