Asteburu honetan hasiko da XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketa, Baztan eta Malerrekako plazetan. Tradizio handiko txapelketa honek eskualdeko jokalariak biltzen ditu, eta beste behin ere, Laxoa bizirik mantentzea eta herriz herri giroa sortzea du helburu.
Aurtengo edizioan 6 talde ariko dira lehian, ligaxka formatuan eta ondorengo kanporaketekin, txapelduna erabaki arte.
Lehen jardunaldia ostegun honetan argitaratuko da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Mariezcurrena Eraikuntzak, Laboral Kutxa, Baztango Udala, Doneztebeko Udala eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioari, txapelketa hau antolatzen laguntzeagatik beste urte batez.
Utzi zure komentarioa