Igande honetan jokatuko dira Nafarroako paxaka txapelketako XXIV. finalak. Txapelketa hau, Zubiondoa ostatuaren laguntzarekin antolatutako txapelketa da, bere babeslegoari esker atera baita txapelketa aurrera. Finala, lehen erran bezala, igandea, abenduak 17an, jokatuko da, Iruritako Aranabia pilotalekuan. 3 eta 4 postuko partida arratsaldeko 4:30etan hasiko da. Hori bukatu bezain laister, final handia hasiko da, 17:30ak inguruan. Finala eta gero, sari banaketa izanen da, eta bukatzeko, luntx bat emango da frontoira gerturatutako guztiontzat.
Finaleko lehen hirukotea Oitzko Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Laurendi Zelaietak osatzen dute. Gainera, hirukote hau iazko txapeldunak izan ziren, beraz, txapela defendatzeko desafioa izango dute. Aurkari, Jon Sagaseta, Mikel Sagaseta eta Juan Mari Maia izango dituzte. Seguru partidu borrokatua jokatuko dutela!
Hirugarren posturako lanetan, beste bi hirukote hariko dira. Alde batetik, Jon Apeztegia, Mikel Telletxea eta Ugutz Zelaieta izango dira, beste aldetik, Manu Irigoien, Egoitz Prim eta Kaiet Itoiz.
Seguru goiz atsegin eta polita pasatzen dugula frontoian.
Frontoian ikusiko gara!

Utzi zure komentarioa